📢 [Lan-deialdia] Komunikazio teknikari laguntzailea lanaldi erdian 👇 https://lnkd.in/eJSnnDDi
Lazarraga Kultur Elkartea
Civic and Social Organizations
Euskararen Etxea eta Gasteizko Kafe Antzokia | Izaskun Arrue Kulturgunea
About us
Gasteizko Kafe Antzokia errealitate bihurtzeko helburuz 2012. urtean Gasteizko Kafe Antzokiaren Aldeko Plataforma sortu zen. Plataformak sorreratik bi hankadun proiektua proposatu eta babestu zuen: Euskararen Etxea eta Kafe Antzokia. 2013. urtean Plataformak Lazarraga Kultur Elkartea sortu zuen plataformak izaera juridikoa izan zezan eta Oihaneder Euskararen Etxea-Gasteizko Kafe Antzokia proiektu kulturala kudeatzeko. 2023. urtetik aurrera Izaskun Arrue Kulturgunea Lazarraga Kultur Elkartetik kudeatuko da.
- Website
-
https://lazarraga.eus/
External link for Lazarraga Kultur Elkartea
- Industry
- Civic and Social Organizations
- Company size
- 2-10 employees
- Type
- Partnership
- Founded
- 2013
Employees at Lazarraga Kultur Elkartea
Updates
-
🗣️🎤 KANTALAB. Kantatzeaz gozatzeko abesbatza tailerra | Taldean abestearen plazerra (berr)deskubritzeko irrikitan? Atzoko eta gaurko kantak arnasa betean abesteko aukera baten zain? Poetak Maiatzean jaialdiarekin elkarlanean antolatutako tailer honetan taldean abesteko potentziala aztertzeko aukera izango duzu, zure aurretiko esperientzia edo maila musikala edozein dela ere. Konponketa originalak eta askotarikoak landuko ditugu, mundu guztiak esperientziaz goza dezan. Ane Ruiz de Gordoaren eskutik, Bartzelonako Escola Superior de Música de Catalunya-n koru zuzendaritzan hezia. 👏 Animatu zaitez! Maiatzak 10, 17, 24 eta 31 | 11:00 – 13:00 Izen-ematea: apirilaren 16ra arte 👇 https://lnkd.in/d-YJeK3c
-
🌪️Zurrunbilo🌪️ arte eszenikoen jaialdiak, hiru eguneko tailerra proposatzen du, Parasite Kolektiboak eta Tripak Kolektiboak zuzenduta‼️ Bi kolektiboek, haien lan berritzaile eta esperimentalagatik ezagutzen dira eta une honetan haien praktika artistikoak batzen dituzte proposamen honetan. 🪩 Parasite Kolektiboak diziplina anitzeko lanak sortzen ditu espazio ez-konbentzionaletan, eta Tripak Kolektiboak, berriz, euskaraz egindako proposamen erradikalak eta disruptiboengatik da ezaguna.💥 Tailerra Zurrunbilo jaialdiaren programazioaren bi gune lotuko dituen performance ibiltari bat sortzera bideratuta dago: Baratza aretoa, eta Izaskun Arrue Kulturgunea. Ibilbide artistiko honek Baratza aretotik IAKra eramango ditu parte-hartzaileak eta publikoa, jaialdiaren bi proposamen eszeniko (Platea eta Baninduaien Kantatzera) lotzen dituen zubi eszeniko bat sortuz. 🫂 Animatu!!! Izen-ematea 👉 parasitekolektiboa@gmail.com
-
-
Euskaraldia ate joka dugu jada! 🗣️ 🗓️ Dakizuen bezala, maiatzaren 15etik 25era izango da, aurten, euskararen erabileran jauzia emateko sortu zen ariketa sozial erraldoia. Izan ere, aurten, Euskaraldia Elkar Mugituz Egingo Dugu! 👉 Ariketara bidean, data garrantzitsua izango da martxoaren 15a: belarriprest eta ahobizi guztiek ariketan izena emateko aukera izango dute egun horretatik aurrera! 🤗 Martxoaren 15ean 11:00etan, beraz, ariketa hasi baino bi hilabete lehenago, zu Euskaraldian izena ematen lehenetarikoa izatea nahi dugu; horretarako aukera izango duzu Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean antolatu dugun ekitaldian. Euskaraldian izena eman eta ongi pasatzeko aukera izango dugu, beraz, herritarren izen-emate irekiera ekitaldian. IZENA EMAN HEMEN 👇 https://lnkd.in/d6NcFGfB
-
GERNIKAK. BEGIRADAK erakusketa Martxoaren 4tik 27ra ikusgai IAKn (Izaskun Arrue Kulturgunea) Ostiralak 18:00-20:00 Viernes Larunbatak 18:00-20:00 Sábados Igandeak 18:00-20:00 Domingos Gainera, hilabetean zehar erakusketaren hainbat jarduera osagarri daude kulturgunean, ikusi hemen 👇 https://lnkd.in/dNd8AZt5
-
Xanti Arrieta artistaren “Gernikak. Begiradak” erakusketa polifonikoaren hurrengo geldialdia Izaskun Arrue Kulturgunean izango da 🗓️ Martxoaren 4tik 27ra https://lnkd.in/dNd8AZt5 __ La próxima parada de la exposición polifónica «Gernikak. Begiradak» del artista Xanti Arrieta será en Izaskun Arrue Kulturgunea 🗓️ Del 4 al 27 de marzo https://lnkd.in/dCnF5c8K
-
🗣️ Neguko programazioaren baitan, Lazarraga Kultur Elkarteak, musika ziklo berria jarri du martxan: Ingudea, soinuak errementari kaletik. Aspaldian errementariak eskuz burdinazko eta metalezko piezak ingudean lantzen ateratzen zituzten hotsen gisan, Errementari kaleko kulturgunetik, aitzinako burdinola bat balitz bezala, musikaren doinuak entzungo dira. 🎤Zikloaren baitan Otsailaren 21ean, Silitia kontzertua eskainiko da IAKn. https://lnkd.in/dctA4rs8 __ 🗣️ En el marco de la programación de invierno, Lazarraga Kultur Elkartea ha puesto en marcha un nuevo ciclo musical: Ingudea, soinuak errementari kaletik. Como los sonidos que los herreros hacían hace tiempo trabajando a mano piezas de hierro y metal en el yunque, desde el centro cultural de la calle Herrería, como si de una antigua fundición se tratara, sonarán los sonidos musicales en este ciclo. La música en sí será el yunque en Izaskun Arrue Kulturgunea, de ahí viene el nombre y la identidad del ciclo. 🎤Dentro del ciclo el 21 de febrero se ofrecerá el concierto de Silitia en IAK. https://lnkd.in/d2a_QA59
-
✍ Izaskun Arrue Kulturguneko (IAK) Literatura-idazketaren hastapenak ikastaroko lehen edizioa 2024ko udazkenean egin zen Manu López Gaseni idazle eta itzultzaile gasteiztarraren eskutik. Horretan, ikastaroko parte-hartzaileak literatura-idazketaren lehen urratsak lantzeko batu ziren 2024ko irailetik abendura bitarteko asteazkenetan. Batik bat testu laburrak sortzeko teknika ugari proposatu ziren, konplexutasunean mailaz maila aurrera eginez... Ikusi hemen testuak 👉 https://lnkd.in/dqucW6gq __ ✍ La primera edición del curso Introducción a la escritura literaria del centro cultural Izaskun Arrue Kulturgunea (IAK) se celebró en otoño de 2024 de la mano del escritor y traductor vitoriano Manu López Gaseni. Los participantes del curso se reunieron los miércoles de septiembre a diciembre de 2024 para trabajar los primeros pasos de la escritura literaria. Sobre todo se propusieron muchas técnicas para producir textos cortos, progresando gradualmente en la complejidad... Vé aquí los textos 👉 https://lnkd.in/dF-Nh2mT
-
IAK | Izaskun Arrue Kulturguneko OTSAILEKO programazioa azken aldaketekin hemen 👇 https://iak.eus/agenda/ #IAK #IzaskunArrueKulturgunea #EuskararenEtxea #GasteizAntzokia
-
-
IAK | Izaskun Arrue Kulturguneko OTSAILEKO programazioa hemen 👇 https://iak.eus/agenda/ #IAK #IzaskunArrueKulturgunea #EuskararenEtxea #GasteizAntzokia
-